TRIBISBURUKO NEKROPOLI ERROMATARRA: BUSTURIALDEKO LEHEN HILERRIA


Tribisburuko aztarnategia Sollube mendilerroaren magalean kokatzen da, 538 metroko altueran, Bermeo eta Busturia udalerrien arteko mugan. Errausketa nekropolia da –Bizkaia mailan ezaugarri hauekin ezagutzen den bakarra – zoru karratua duena eta pasabide estuen bidez banatzen diren harrizko esparru multzoz osatzen dena. Kristo ondoko I. mende amaieratik III. mendera bitartean, erabili zuten. Denbora tarte horrek azalduko luke zergatik daudenen industutako eremuaren mutur batean nekropoliari gainjartzen zaizkion eraikuntzak.

Esparruek mausoleo xumeak erreproduzitzen dituzte, erretako hildakoen hondakinak babesteko erabiltzen zirenak. Errautsak zuzenean lurrean jartzen ziren edo bertan egindako karkaba sinple batzuetan. Badakigu batzuetan hondakin hauekin batera hildakoaren objektu pertsonalen bat gordetzen zutela, lehen hilobian gertatzen den bezala non arotz baten aizkora aurkitu zen. Hala ere, zulaketa prozesuan indusketa prozesuan berreskuratutako beste objektu batzuk, adibidez, burdinazko labanak, zeramikazko platerak edo beirazko edalontziak, tokian egindako errito desberdinen ondorio izan daitezke, seguruenik hileta-jatordu, edari isurketa edo eskaintza erritoetan erabiliak.

Tribisburun bi hileta-errito bereizten dira. Batetik, zuzeneko erreketa, hilobia errausketarako sua (ustrinum) toki berberean kokatzen denekoa eta bestetik, zeharkako erreketa, hilobia eta errausketa-sua toki ezberdinetan kokatzen direnekoa. Errausketa-suek aztarnak utzi dituzte, hain zuzen, ikatz eta erretako gorputzen hezur zati txikiz betetako karkabak. Hauek aztarnategiaren goikaldeko eremuan pilatzen dira.

ERROMATARRAK EGON ZIREN BERMEON?

Baietz uste dut, eta horretarako hiru datu emango dizkizuet:

1) Foruko herrixka erromatarra Kristo ondoko I. mendekoa da eta V. mendera arte izan zituen biztanleak. Gainera, aurkitutako aztarnek erakusten dutenez Portuondok, atrakaleku txikiak eta babeslekuak, itsasadarraren alde honetan babestea eta salerosketan aritzea baimentzen zuten. Aztarna hauengatik dakigu herrixka Kristo ondoko I. mendekoa dela.

2) 1984. urtean Bermeoko Kurtzio elizan egindako lanetan berreskuratutako material arkeologikoak Kristo ondoko II. mende arteko zeramika-aztarnak dira.

3) Almiken Alexandro Severoren erregealdiari (K.o. 222-235) zegozkion brontzezko txanponak aurkitu ziren.
Beraz, bi erakin hauek (Foru eta Portuondo) hain hurbil izanda, hilerri bat Tribisburun eta txanponak eta zeramika-aztarnak Bermeon bertan, pentsatu behar dugu Bermeon ere zer edo zer egon izango zela. Zoritxarrez, eta momentuz, ezin dugu ziurtatu non zegoen erromatarren kokalekua.

Argazkietan: Tribisburuko Nekropoli erromatarreko argazkiak.

Oharra: Abuztuan Bizkaiko Foru Aldundia bisita gidatuak antolatzen ari da Foruko herrixka erromatarra, Tribisburuko nekropoli erromatarra eta beste ibilbide historiko batzuk ezagutzeko. Lasaitasunez deitu eta hartu zuen txanda: 688856689

***Gustatu bazaizue kontutxu hau, badakizue... klikatu eta partekatu!
(Irakurtzeko denbora: 2’25’’)







Blog honetako argitalpen ezagunak

LA PLATAFORMA 'GAVIOTA': UNA BREVE HISTORIA

IZARO FILMS PRESENTA: BERMEO Y LA TORRE WINDSOR

EL TESORO DESCONOCIDO DE MUNDAKA