MADALEN EGUNA: ERDI AROKO JAIA
Uztailaren 22an bermeotarrok Madalen eguna ospatzen dugu, jai hau ikur bat da Bermeon. Erdi Aroan du jatorria eta urteetan zehar apenas izan du aldaketarik. NOIZTIK OSPATZEN DA? Lehenengo erreferentziak XV. mendekoak dira, 1457an Enrique IV.a, Isabel erregina katolikoaren neba, Bermeoko Santa Eufemia elizan lurralde-foruak zin egin ondoren Izarora joan zen. Bidaia txiki hori udaletxeko agintariekin eta arrantzaleekin egin zuen. Izaroko frantziskotarrek hartu zuten eta ‘Te Deum’ abestu zioten elizan. Gerora, 1641an Henao abadeak jaia deskribatu zuen eta lehen aldiz azaldu zuen urtero, Magdalena egunean, Bermeoko agintariak eta herritarrak Izaroko elizara joaten zirela Bermeoko jurisdikzioa adieraztera. 1754ko udal-ordenantzen arabera, Bermeoko agintariek urtero San Juanera eta Izarora joan behar zuten mugarriak egiaztatzera udaletxeko idazkariaren aurrean bi leku hauek Bermeokoak zirela adierazteko. 1931an, Zabalak deskribatzen zuenenean Madalen eguneko jaia datu interesgarri bat gehi