Mezuak

nekropoli etiketa duten argitalpenak ikusgai

TRIBISBURUKO NEKROPOLI ERROMATARRA: BUSTURIALDEKO LEHEN HILERRIA

Irudia
Tribisburuko aztarnategia Sollube mendilerroaren magalean kokatzen da, 538 metroko altueran, Bermeo eta Busturia udalerrien arteko mugan. Errausketa nekropolia da –Bizkaia mailan ezaugarri hauekin ezagutzen den bakarra – zoru karratua duena eta pasabide estuen bidez banatzen diren harrizko esparru multzoz osatzen dena. Kristo ondoko I. mende amaieratik III. mendera bitartean, erabili zuten. Denbora tarte horrek azalduko luke zergatik daudenen industutako eremuaren mutur batean nekropoliari gainjartzen zaizkion eraikuntzak. Esparruek mausoleo xumeak erreproduzitzen dituzte, erretako hildakoen hondakinak babesteko erabiltzen zirenak. Errautsak zuzenean lurrean jartzen ziren edo bertan egindako karkaba sinple batzuetan. Badakigu batzuetan hondakin hauekin batera hildakoaren objektu pertsonalen bat gordetzen zutela, lehen hilobian gertatzen den bezala non arotz baten aizkora aurkitu zen. Hala ere, zulaketa prozesuan indusketa prozesuan berreskuratutako beste objektu batzuk, adibidez,