Mezuak

Frailleleku; Franciscanos etiketa duten argitalpenak ikusgai

FRAILLELEKU: ERDI AROKO IZENA

Irudia
LEKUAREN ZEHETASUNAK Bermeoko toponimiari buruzko liburuan oso ondo agertzen da azalduta: Santa Eufemia elizaren hegoaldeko kalea. Gaur kalea den arren, XIX. mendearen amaierara arte, paraje legez aipatzen da; pilotalekua eta moila berria egin aurretik, eliza eta Portunagusirako sarreraren arteko gunea zen Frailleleku. 1897-99an ipini zitzaion ofizialki izena. Parajea eta izenaren jatorria ondoko agiriak azaltzen du: «Desde el muelle de arcos de entrada al puerto y la explanada donde se asienta la iglesia de Santa Eufemia, Frailelecu (el cual viene de la costumbre que antiguamente tenia la comunidad de franciscanos de situar en aquel punto a la hora del regreso de las lanchas a uno de los regulares para dar la bendicion a las tripulaciones y recoger los donativos que estas le entregaban)». XIX. mendeko dokumentazioan beti aipatzen da toki hau ‘frailelecu’, ‘fraylelecu’ edo ‘frayle lecu’ izenekin.  ZERGATIK OHITURA HAU? Erdi Arotik zuten bermeotarrek frantziskotarre