SAN JUANEN OÑOTZAK
ELEZAHARRAREN HASTAPENA San Juanen oñotzen gaineko lehen datuak Barandiaranek eman zituen 1920. urteko deskribapen baten bitartez. Istorio honen arabera, San Juan Portalearen azpian oin itxurako zulo bat zuen harri bat zegoen; eta, herriko jendearen ustez, San Juanek berak utzi zuen oinatza. Santua, Bermeoko portuan lurreratu ondoren, hiru pausu emanez iritsi omen zen Gaztelugatxera, hiru oin-aztarna utziz: lehenengoa San Juan Portalearen azpian; bigarrena Matxitxakorazko bidean, Peña de Oron; eta hirugarrena Burgoan. Aldiz, beste batzuen ustean, lau oin-aztarna utzi zituen: “San Juanek leelau-leelau imin zauen kaderie Morondon, arkupien. Gero imiñ zauen kaderie Arenen, itxurri zelan dauen Salomeneko beko partien, an leelengo kaderie. Bigarrena Martin Koixoneko mendijjen, an Landatxuen, Landako beko partien, da irugarrena San Juanen. Zelako oñek okin sauen San Juanek!”. OÑOTZEKIN LOTUTAKO USADIOAK (ERRITUALAK) Lehen oin-aztarna San Juan Portalearen azpian dago eta herritarrak