BERMEOKO ETXERIK POLITENA

Badakit interpretazio hau oso subjetiboa dela baina ziur nago begiratu duzuela eta kuriositatea piztu zaituztela, ezta?

Etxe eder hau Talan dago, XV. mendekoa da, eta erdi-aroko etxearen adibide nabarmena da.
-Zergatik dago Talan? Bermeoko arresietatik kanpo hasi zirelako eraikitzen etxebizitzak. XV. mendean gero eta biztanle gehiago zeuden Bermeon, eta batzuk bere etxea arresietatik kanpo eraikitzea erabaki zuten. Gainera, Tala leku ona zen, handik itsasoaren egoera behatu ahal izateaz gain, Talako Andra Mari elizatik gertu baitzegoen. Gainera, eta dakizuenez, Bermeok beti izan du ‘erakarpen berezi bat’ suteekin, holan hiri-etxeen aztarna gutxik diraute gaur egun 1297, 1347, 1360, 1422, 1504 eta 1722 urteetan jasandako suteen eraginez. Eta gure Talako etxea salbuespen bat da.

-Nortzuk bizi ziren etxe horretan Erdi Aroan? Ziur aski Bermeoko burguesak, hau da, dirudunak. Gainera, jakin behar duzue Talan mahastien eta sagarrondoen lurraldea zela; eta bere laborantza boterearekin eta diruarekin lotuta zegoela. Aldiz, arrantzaleak arresien barruan bizi ziren eta etxe bakar batean hainbat familia.

-Arkitekturari dagokionez, nolakoa da? Solairu bi ditu, sakona eta luzea da. Gaur egun ez dauzka beste eraikin batzuk bere ondoan, baina Erdi Aroan ziur aski beste eraikin batzurekin egon zela, horrexegatik morru bi ditu fatxadan. Alboko hormak harrizkoak dira eta puntadun leiho daude. Leiho horiek gotikoren estilorik aztarna bakarra dira. Teilatuak, bi uretara, fatxada nagusirantz isurtzen ditu urak.

-Zergatik ditu solairu bi? Beheko solairua nekazaritza eta abeltzaintara zuzenduta zegoen (biltegi gisa) eta goi-solairuan bizitzeko, logelak zeudelako.
Barne-egitura oso berriztatuta badago ere, bi alboetako hormatalen gainean kokatutako egur-habeetan eusten da. Amaitzeko, orain jabetza pribatua da, eta Kultur Ondare izendatuta dago, monumento kategorian.

Argazkian etxea ikusten da alboko ortuetako arresiekin, artean berriztu barik. Testua eta argazkia Monografías de pueblos de Bizkaia. Bermeo, Ana Isabel Pradoren liburutik hartu ditut.

*** Gustatu bazaizue kontutxu hau, badakizue... klikatu eta partekatu!



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

¿CUÁNTO SABÉIS SOBRE SAN JUAN DE GAZTELUGATXE? 13 PREGUNTAS CON RESPUESTAS

LA PLATAFORMA 'GAVIOTA': UNA BREVE HISTORIA

BOU BIZKAIA: MÁS QUE UN NOMBRE