EUSKARAZ IDATZITAKO LEHEN TESTUA

Zaila da jakitea zergatik dauden antzinako hain testu gutxi euskaraz idatziak. Nire ikerketa gehienak XV., XVI. eta XVII. Mendeetan zentratu dira, eta garai horri dagokionez, teoria bera izan dut beti. Gehienetan, notarioak eta eskribauak ziren testuak idazten zituztenak, eta hauek beti gaztelaniaz egiten zituzten. Idazketa ereduak eta formularioak Gaztelako koroatik zetozen, eta argudio hori funtsezkoa izan zen euskal notarioek gaztelaniaz idatz zezaten. Gainera, hizkuntza normalizatu/estandar baten faltak, ortografiak edota sintaxiak arazoa areagotu zuen.

BERMEOKO LEHEN TESTUAK
Euskarazko testurik antzinakoenak hiru dira: 1) Nicolas Manuel de la Quadra Villalón-en ‘Doctrina christinauarena' (1784); 2) 'Bermeoko Dotrina', Jose Antonio de Uriartek euskaratua (1861); eta 3) José Antonio de Aurmenza-ren Purgatorioko Andeetako Kofradiaren Estatutuak (Estatutos de la Cofradía de las Benditas Ánimas del Purgatorio) (1846).
Nicolas Manuel Bilbon jaio zen 1713an. Gutxi dakigu bere bizitzari buruz, baina Bermeoko Frantziskotarren komentuan bizi izan zen, antza. Fray José Antonio de Uriarte Arrigorriagan jaio zen 1812an eta Bermeoko Frantziskotarren ordenan sartu zen 1829an. Azkenik, Jose Antonio Aurmenza Bermeon jaio zen 1799an, eta 1832tik 1884an hil zen arte Bermeoko parrokia elkartuetako apaiza izan zen.
Hiru testuetan interesgarriena 1846an idatzitakoa da. Alde batetik bermeotar batek idatzi zuelako eta, beste alde batetik, ez delako liburu bat, elizako taulan jartzeko orri bat baizik. Beraz, Jose Antonio de Aurmenzak idatzi zuen testua da garai horretan Bermeon hitz egiten zen hizkuntzatik gertuen dagoena.
Testu honetan Purgatorioko Bendita Antien Kofradiaren estatutuak zehazten dira. Kofradia hau 1718an sortu zen eta Talaiako Santa Maria elizako San Pedro kaperan zegoen Animen aldarean zuen egoitza. Kofradia bertan behera gelditu ondoren, bere funtzioak Santa Eufemia parrokiara pasa ziren. Horrez gain, Bermeon beste 7 kofradia zeuden: Vera Cruz kofradia, Sakramentu Santuaren kofradia, Rosario kofradia, San Roke kofradia, San Pedro kofradia eta Inmaculada Concepción kofradia. Zaharrenak Vera Cruz eta San Roke kofradiak dira, 1550 eta 1599an sortu zirenak, hurrenez hurren.

Ondoan duzue jatorrizko testua, 1846an idatzitakoa:

Feligresac, icusiric igarodan egun da amar urte onetan seinetan sartun sirian arimen Cofradija santuban 540 hermano, eta es daguala orduric eta ona cofradijaco liburuban inor apuntauric, eta egonic instituiduta biar dirian facultadiacas urico jaun, cavildu, eta feligresen escaris lenengo leiduco dot bere institucinua, eta ordenansac erdera, eta guero esango deutsubet eusquera adituteco beste, suben satisfaccinoraco.
Jaungoicuaren isenian Amen. Jaquina isan ditela mundubaren asquenera artian, se eguinic batsarra cavildu, justicijaco, eta feligresac goyco eleisaco sacristian urrijaren bederatsijan, milla saspiregun, eta ama sorsigarren urtian sein isan san domeca eguna, tratau eta conferencietaco Jesu Cristo gueure Jaun Jaungoico, eta guison eguijascua, eta bere Ama Santissimiari jagoquijon honrra eta alabanzan, devocinuaren aumentu, eta Purgatorijuan dagosan arima tristien ganian, seinsubec loturic aurquituten dirian aric, eta satisfacidu artian Jaungoicuaren Magestadiari euren culpac gaitic, erresolvidu eben piedade, eta caridades beteric, eta decretau eben gustijac, instituidu deitian Arima Purgatorijocuen Cofradija santuba modu onetan.
Ordenanzac
1º Lenengo. Eguin ditesela biar dirian diligencijac aprobau, eta confirmetaco Cofradija santu au, escatuagas licencija Aita Santu Erromacuari formetaco biar dan sendotasunagas, eta munduba dan artian iraun daijen.
2º Bigarrena. Inpliquetaco Aita Santu jaunari conceditu, eta autortu daijen indulgencija plenarija bat Cofradija santu onetan sarcian dirian hermano gustijay egun atan confesau eta comulgaubagas, eta visitauagas arimen altarija sein daguan colocauta san Pedro apostoluaren capillan –sein dan altara nagusi au- non fundetan daben arima bedeincatuen Cofradija, eta elegiduten [h. 6v] dabela Cofradija onetaco patroy san Jose gloriosua sein erri onec deutsan gustisco devocino andija alcansau daijen gueure pecatuen satisfaccinuan, edo Purgatorijoco arimen sufragijuan, bere visperatic aric eta bere egunian egusquija sartu artian, onesas ganetic beste lau egunetan seinsuc dirian Autsen eguna, san Pedroric urrengo domequia, Virgina Carmenguen eguna eta Arimen eguneric urrengo domequia; bai eta concedidu deijela Aita Santubac jaungoico misericordiosuaren bitartes ateretia arimia Purgatorijotic, arima Purgatorijocue gaitic esaten dirian mesa bacochian bere altaran Domo Santuruco octaba gustiyan, eta astelen gustijetan.
3º Irugarrena. Cofradija santu onetan sarcen dirian egunian emon viarco dabela vorondates berac derichon limosnia.
4º Laugarrena. Nombrauco diriala mayordomuac urtiaren asieran, eta nombramentu au eguingo dabela erregimentubac, batun daijen fielac emoten deutsian limosnia parroquija bijetan, eta paguetaco limosna onetic astelenetaco mesa, eta beste sufragijuac, eta urtien acabuban emon deijela contubac erregimentubari, noen escubidian egongo dan sobretan dana, empleetaco Cofradijen beneficijuan, edo arimen beneficijuan cavilduco sacerdote jaunac gaitic.
5º Bostgarrena. Mayordomuac asentau biarco ditusala hermanuen nombriac cofradijaco liburuban, bai eta emoten dituesan limosnen errasoya sarcen dirian egunian. Onesec dira Cofradijaco ordenanzac; eta onen vitartes Aita Santubac biraldu eban buldia instituiduten dabela Cofradija modu onetan.
Clemente Aita Santu 11ª
Brebe
Betico memorijaraco. Informau gara [h. 7r] se Bermioco urijan Santa Mariaco parroquijan gura dabela eregidu cristinau fielac alan guison, eta andra Cofradija debota, eta piadoso bat, Arima Purgatorijocuen tituluagas, sein cofradijacuac ejercitetan dirian piedade, eta caridadesco obra ascotan: eta Cofradija onec egunero errecibidu daijen confiauric Jaungoico gustis alzuaren misericordijan, eta san Pedro, eta san Pablo apostolu bienaventuraduen autoridadian; concediduten deutsagu cristinau fiel gustijai alan guison eta andrey Cofradijan sarcen diran egunian confesau eta comulgaubagas indulgencija plenarija bat; eta esin confesau eta comulgau badira, euren biotseco damuarijagas Jesusen isen santuari deituten deutsanac, eta au bere esin eguin badabe biotsagas esaten dauenac concediduten deutsagu indulgencija plenarija.
Bai eta concediduten deutsagu indulgencija plenarija Cofradijaco dirian gustijay urtian urtian euren patroy san Jose gloriosuen egunian confesau, eta comulgaubagas, eta au irabasten da, lelengo visperetaric aric bijaramonian egusquija sartu artian, eta oracino eguinagas erregue, eta principe catolicuen arteco baquiagaitic, eregija gustien destrucinua gaitic, eta fede catolicuen aumentuagaitic.
Concediduten deutsagu Cofradico dirianay confesau eta comulgaubagas Autsen egunian, san Pedroric urrengo domecan, Virgina Carmenguen egunian eta Arimen eguneric urrengo domecan, eta visitauagas san Pedroren capillia –sein dan altara nagusi au- saspi urte eta beste aimbeste berroguei eguneco indulgencijac.
Onesas ostian irabasten dave iruroguei eguneco indulgencijac, arimen mesara astelenetan asistiduten davenac, Cofradijaco batsarretara juaten dirianac, pobriay ostatua emoten deutsanac, arerijuen artian baquiac eguiten dituesanac, edo baquiac eguiteco medijuac imiten dituesanac, Cofradijaco hermanuen entierrura asistiduten davenac, procecinuetara juaten [h. 7v] dirianac, Santissimo Sacramentubari lagunduten deutsanac; bay eta gueisuai eruaten deutsenian, eta esin juan badira campaiaren otsa ensuten davenian Paternosterra, eta Avemarija erresaubagas; edo bost vidar oracino onec errsetan davenac Cofradijaco difuntuen arimac gaitic, pecatusco vidian dagosanay bere ejempluagas salvacinoeco vidian imiten dituesanac, edo beste edocein bere obra piedadeco eguiten dituesanac, eta onec iraungo diriala es bacarric dempora onetaraco espada mundua mundu dan artian.
Pensaudot subei adi erasotia, eta cumplimentu emotia orayn amasortsi urte visitadore jaunac bere visita santuan aguindu ebana apuntetaco Cofradijan sartun gura davenac borondatesco limosniagas –ordenansac dinuan moduban- Cofradijaco liburuban alcansau daigun Aita Santu Erromacuac concedidu deuscusan arimaco ondasun ugarijac, eta alan datorren domecan emongo jaco asieria borondatia daucanac sarceco Cofradija santuan, eta egongo da arimen mayordomua eleisaco ateetan apuntia arcen, eta onetaraco irabaci daijen indulgencija plenarija confesau eta comulgau biarco dabe, baita beste edocein demporatan bere, eta egon es arren mayordomua contua arcen, igual da sacristiara etortia non apuntauco dan, eta guero trasladauco da liburura, bada bein sartu esquero il artian irauten dan hermano, eta guero isango da participante Cofradijac eguiten ditusan sufragijuetan. Eta alan exhortetan saituedas aleguina eguin daisuela sufragateco Purgatorijoco arimac bada bijar edo etchi egon guinaten euren necesidadian, eta alan obra miragarrijau pagauco deuscu Jaungoicuac gueure pecatuben sorra parcatutiagas bere merecimentuen bitartes.

Argazkietan: 1846ko testuaren argazkiak, Bizkaiko Elizaren Histori Artxiboan dagoena.
Iturria: Josu Bilbao eta Asier Romero (2002). “Un texto de 1846 en euskera de Bermeo: la fundación de la Cofradía de las Benditas Ánimas del Purgatorio”. FLV, 34(90), pps. 353-379. Jatorrizko testua Bizkaiko Elizaren Histori Artxiboan dago (Sig. 0533/020-00).
***Gustatu bazaizue kontutxu hau, badakizue... klikatu eta partekatu!
(Irakurtzeko denbora: 3’25’’)




Blog honetako argitalpen ezagunak

EL TESORO DESCONOCIDO DE MUNDAKA

LA PLATAFORMA 'GAVIOTA': UNA BREVE HISTORIA

IZARO FILMS PRESENTA: BERMEO Y LA TORRE WINDSOR