ZERGATIK DEITZEN DA ‘GOTZON GARITAONAINDIA’ BERMEOKO EUSKALTEGIA?

Aita Gotzon Garitaonaindia (1936-1970) figurea funtsezkoa izan zen Bermeon, jaiotzaz urduliztarra, baina harrerako bermeotarra. Mañuako Karmengo Andra Mariren parrokiako abade-presbiretoa zan eta herrira ailegau zanetik hartu-emon estuak euki ebazan Mañua auzoko nahiz Bermeoko biztanleakaz. Duda barik, euskerea bultzatzeko adibide garrantzitsua izan zan gazteen artean, eta makina bat kultur ekitaldi antolatu eban, horreetariko asko euskerea eta euskal folklorea sustatzeko lanagaz zerikusia eukienak (Euskararen laguntzaileak, Bermeoko Orfeioa, Garbola mendizaleen taldea edo Bermeoko Skautak).

Gotzon Garitaonaindia oso garrantzitsua izan zan geroagoko ikastolearen jatorrian. Askatasun falta eta zapalkuntzako sasoi batean, Gotzon Garitaonaindiak hizkuntzearen eta euskal kulturearen inportantzia zapaldu eban bermeotarren artean; pertsona horreek, euskeraren aldeko konpromisoagaz bat eginda, hainbat proiektu bideratu ebezan, garrantzitsuenetariko bat, ikastolea. Bermeon, batez ere, gazteekaz batzen zan euskara bultzatzeko.

Bere zeregin erlijiosoa Ormazaren fabrikan behargin modura egindako lanagaz bateratu eban eta sorkuntzearen ikuspuntutik hainbat behar egin ebezan: Olerki olerki liburua, Balendin Uriona txirrindulariaren bizitzearen gaineko biografia eta itzulpen lanak; era berean, arrakasta handia lortu eban Paulo VI.aren entziklika bat itzuli ebalako.

Zoritxarrez oso gazte hil zan, baina biziki estimatzen eban bere lana eta laguntzagatik Bermeon eta Mañun. Holan, Mañuko elizaren iparraldeko horman inskripzio hau dau jarrita: “GARITAONAINDIA TA GORORDO TAR GOTZON GURE ABADEA MAÑUN 163-1970: Guk, zure erri eskerrak emongo dautsuguz beti Jauna 78 gn. salmotik”. Horrexegatik danagatik, gure herrian egindako lanagatik esker ona adierazteko jarri txagun bere izena Bermeoko euskaltegiri.

Amaitzeko, beste gauza bat ez da aldatu Bermeoko euskaltegian, bere hiru andereñoak: Marije, Pili eta Karmele. Zenbat lan eta ahalegin egin dabe Euskararen alde gure Bermeon! Zenbat!




(Argazkian Gotzon Garitaonaindia, Itziar Abaroa Ikastolako andereño historikoaren amumagaz batera agertzen da (Mañun, 1969).



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

CUANDO LOS FASCISTAS ENTRARON EN BERMEO

LAS NIÑAS Y LOS NIÑOS DE LA GUERRA CIVIL: BERMEO PUERTO DE PARTIDA

LA PLATAFORMA 'GAVIOTA': UNA BREVE HISTORIA