Mezuak

izena etiketa duten argitalpenak ikusgai

NONDIK DATOR ‘BERMEO’ IZENA?

Irudia
Dokumentazio idatzian, Bermeo leku-izenaren lehen agerraldiak XI. mendekoak dira. Agiri hauetan, San Millan edo San Juan de la Peñari emandako Bizkaia aldeko zenbait eliza eta lur azaltzen dira, besteak beste, Gaztelugatxe, Bermeoko portua, San Miguel edo Alboniga (Almike). 1051. urtean: “et de Vermeio”. 1053: “in loco qui dicitur Bermeio”. 1082: “in portu de Vermelio, in ora maris”. 1093: “Vermeio” Idazki hauetan Bermeo, loco eta portu legez ageri da. Suposa daiteke, hortaz, garai hartan, nolabaiteko garrantziadun herrixka izango zela, elizaz horniturik (San Miguel) eta portu funtzioak zituzkeena. BAINA ZER ESAN NAHI DU ‘BERMEO’ HITZAK? Teoria bat baino gehiago daude eta oso erraz azalduko dizkizuet, azalpen filologikoak biguntzen saiatuz. 1. Lehenengo teoriaren azalpena oso erraza da, gorri koloreari lotutako toponimoa litzakete Bermeo: ‘Vermiculus’ latineko hitzetik ‘Bermeio’ hitzera. Gainera, azken ‘Bermeio’ hau oso hurbil dago ‘Bermio’ euskal hitzetik, eta herri izen askotan age

ZERGATIK DEITZEN DA ‘GOTZON GARITAONAINDIA’ BERMEOKO EUSKALTEGIA?

Irudia
Aita Gotzon Garitaonaindia (1936-1970) figurea funtsezkoa izan zen Bermeon, jaiotzaz urduliztarra, baina harrerako bermeotarra. Mañuako Karmengo Andra Mariren parrokiako abade-presbiretoa zan eta herrira ailegau zanetik hartu-emon estuak euki ebazan Mañua auzoko nahiz Bermeoko biztanleakaz. Duda barik, euskerea bultzatzeko adibide garrantzitsua izan zan gazteen artean, eta makina bat kultur ekitaldi antolatu eban, horreetariko asko euskerea eta euskal folklorea sustatzeko lanagaz zerikusia eukienak (Euskararen laguntzaileak, Bermeoko Orfeioa, Garbola mendizaleen taldea edo Bermeoko Skautak). Gotzon Garitaonaindia oso garrantzitsua izan zan geroagoko ikastolearen jatorrian. Askatasun falta eta zapalkuntzako sasoi batean, Gotzon Garitaonaindiak hizkuntzearen eta euskal kulturearen inportantzia zapaldu eban bermeotarren artean; pertsona horreek, euskeraren aldeko konpromisoagaz bat eginda, hainbat proiektu bideratu ebezan, garrantzitsuenetariko bat, ikastolea. Bermeon, batez ere, gaztee