Mezuak

3 etiketa duten argitalpenak ikusgai

BADAKIZUE ZENBAT BIDER JO BEHAR DITUGUN SAN JUANEKO KANPAIAK?

Irudia
Ahozko historiak beti esan digu zenbaki bakoitia izan behar duela, eta zifren artean gehien errepikatzen direnak 3 eta 13 dira. Beraz, edozein egunetan errituala betetzera, eskerrak ematera edo zeozer pertsonala eskatzera joanez gero HAMAHIRU bider jo behar dituzu. Aldiz, jai-egunetan (San Juan eguna, San Juan Lepo Egina (Degollado) edo abenduaren 31eko azken mezatara) joanez gero, HIRU bider jotzearekin nahikoa izango litzateke, egun hauetan jendez beteta dagoelako. Ez dago misterio gehiagorik! Bitxikeria moduan esango dizuet 1886. urtera arte, San Juaneko kanpandorrea elizaren ondoan zegoela (beheko argazkian agertzen den moduan). Zoritxarrez, eraikin bitxi eta eder hura 1886. urtean desagertu zen, beste eliza bat egitean. Ez dago berririk eraikin horretako bi kanpaiez. Gaur egungo ermitak kanpai bat dauka eta etxe-aurre nagusian dago. Azken hau Gaztelugatxeko Mantenu Batzordeak jarri zuen 2016an eta kanpaian Gaztelugatxeko San Juanen burua agertzen da testu honekin: “SAN JUAN D