Mezuak

Jon Gofinondo etiketa duten argitalpenak ikusgai

JON GOFINONDO: ERREFERENTE HANDIA

Irudia
Bermeoko Ikastolaren jatorria eta sorrera biltzen eta ikertzen eman nituen bost urteetan zehar, gauza batzuek hunkitu egin ninduten. Anton Ormaza, Ernesto Egibar, Joseba Iñaki Unanue, Itziar Abaroa, Enrique Axpe eta beste askori egin nizkien elkarrizketak ikaragarriak izan ziren, eta Ikastolaren historiari buruzko edo gure Bermeoko historiaren urte oso zail batzuei buruzko argibide ugari eman zizkidaten. Elkarrizketa guztiak oso aberasgarriak izan baziren ere, nik Jon Gofinondorekin egindakoak nabarmenduko nituzke. Jonek, berak bakarrik, liburu baterako ematen zuen. Haren ahots tonuak, istorioen deskribapenetan transmititzen zuen pasioak, denak lotu egiten zintuen. Ahal badut, Ikastolaren egunean, berak ikurriña altxatzen duenean, han egoten saiatzen naiz. Xumea, umila, eredu bizi bat. NOR DA JON GOFINONDO? Jon 96 urteko bermeotarra da, itsasoarekin eta arrantza fabrikekin lotutako gizona. Eta oso gaztetatik Euskararekin, gure hizkuntzaren defentsarekin lotua. Ikastol