Mezuak

Begoñako Ama Birjina etiketa duten argitalpenak ikusgai

BADAKIZUE BERMEON URPEKO AMA BIRJINA BAT DAUKAGULA?

Irudia
Beti komentatu izan dizuet Bermeon, kasu batzuetan, munduan bakarrak izan diren monumentuak, artelanak edo ekimenak egin izan direla. Oraingo honetan, Gaztelugatxeko San Juanen aurrean dagoen Begoñako Ama Birjinaren urpeko entronizazioaren historia azalduko dizuet. Gertakari erlijiosoa ez ezik, herrikoia ere izan zen, 60ko hamarkadaren hasieran mundu osoa harritu zuena.   ZERGATIK SORTU ZEN EKIMEN HAU? 1963ko irailaren 15ean Bizkaiko zaindaria den Begoñako Ama Birjina urpean tronuratu zuten, Kantauri itsasoan. Ekimen hura Bizkaiko Urpeko Jardueren Zentro Txangozaleak (CEVAS) antolatu zuen, Giovanni Marra Basso, Juan Marra bezala ezaguna, italiar jatorrikoa, CEVASeko presidentea izanik eta proiektu honen bultzatzaile nagusia.  Itsas azpian eta leku enblematiko honetan elkartzearen ideia Juan Marra urpekari handia eta  CEVAS klubeko hiru kideri omenaldia egin nahi izan zieten urpekari talde batengandik sortu zen, eta 1912an Bermeon izandako galerna tragikoan hi