FRAILLELEKU: ERDI AROKO IZENA

LEKUAREN ZEHETASUNAK

Bermeoko toponimiari buruzko liburuan oso ondo agertzen da azalduta: Santa Eufemia elizaren hegoaldeko kalea. Gaur kalea den arren, XIX. mendearen amaierara arte, paraje legez aipatzen da; pilotalekua eta moila berria egin aurretik, eliza eta Portunagusirako sarreraren arteko gunea zen Frailleleku. 1897-99an ipini zitzaion ofizialki izena. Parajea eta izenaren jatorria ondoko agiriak azaltzen du:

«Desde el muelle de arcos de entrada al puerto y la explanada donde se asienta la iglesia de Santa Eufemia, Frailelecu (el cual viene de la costumbre que antiguamente tenia la comunidad de franciscanos de situar en aquel punto a la hora del regreso de las lanchas a uno de los regulares para dar la bendicion a las tripulaciones y recoger los donativos que estas le entregaban)».

XIX. mendeko dokumentazioan beti aipatzen da toki hau ‘frailelecu’, ‘fraylelecu’ edo ‘frayle lecu’ izenekin. 

ZERGATIK OHITURA HAU?

Erdi Arotik zuten bermeotarrek frantziskotarrei arraina emateko ohitura. Ohitura hori XIX. mendera arte mantendu zen. Bermeoko Komentuko frantziskotarretako bat portuaren bokalean egon ohi zen, fraille-leku izeneko lekuan, eta arrantzaleek arraina eman edo botatzen zioten portuan sartzen zirenean: "Los frailes que se encontraban en el convento de Izaro también acudían a Bermeo a pedir limosna y muy probablemente también serían parte de esos frailes que recogían el pescado que los pescadores les daban en Fraile leku". (Anasagasti, P.)

Gonzagak deskribapen oso interesgarria egin zuen 1587an, Izaroko fraideek zuten bizimodu zailari buruz:

«Los que habitan en la isla de Izaro ni viven delicadamente ni gozan de delicias: ya que admiten limosnas para la alimentación diaria, a menudo carecen incluso de aquello con lo que puedan reparar los cuerpos extenuados por la penitencia, en espacial en invierno. Por esta razón, a menudo se ven forzados a pedir alimento a los habitantes de la vecina aldea desde un lugar alto con un lienzo atado a un palo, para no desfallecer del todo. Pues visto esto jóvenes robustos y fortísimos navegantes llevan al convento pan recién hecho y también el pan mendigado de puerta en puerta, deslizándose en barquillas y dividiendo las olas con la quilla, atravesando las aguas del mar del oceáno encolerizado no sin peligro inminente de perder la vida, y así reparar los vientres hambrientos de los hermanos con peces nutritivos o bien regalados o también cogidos con anzuelo o con la red por algún hermano después de haber acabado la tarea dedicada al buen y máximo Dios».

Argazkiak: Oso argazki interesgarria eskaintzen dizuet. Zalantzarik gabe, leku horren eta fraidearen existentzia egiaztatzeko lekukotasunik garrantzitsuena. Luis Paret margolariak Bermeoren koadro ederra margotu zuen 1783an. Koadro honetan Bermeoko zenbait xehetasun interesgarri agertzen dira: Ertzilla dorrea, Atalaiako Santa Maria eliza, baina bere behealdean, porturako sarreran, fraide baten irudia ikus dezakezue. Gure frantziskotarra Fraile Lekun.

Nola gustatuko litzaidakeen Pareten koadroa Portu zaharrean berriro ikusi ahal izatea!

***Gustatu bazaizue kontutxu hau, badakizue... klikatu eta partekatu! (Irakurtzeko denbora: 1’47’’)









Blog honetako argitalpen ezagunak

LA PLATAFORMA 'GAVIOTA': UNA BREVE HISTORIA

IZARO FILMS PRESENTA: BERMEO Y LA TORRE WINDSOR

EL TESORO DESCONOCIDO DE MUNDAKA