POSOILLUNE: DESAGERTUTAKO LEKU MAGIKOA

ZER DA POSOILLUNE?


Mendiko aintzira bat zen, eta Burgoa mendiaren inguruetan zegoen. Arballu mendiaren iparraldean zegoen, Azbarre izeneko muinoaren oinean. Bermeok hainbat leku magiko izan ditu, baina Posoillune (Poso-illuna, Putzuillune, Poso baltza edo Posubeltz) berezia zen. Bermeoko aldeko lekurik magikoenetarikoa, elezaharrez eta mitoz inguratutako parajea da A. Zabalaren esanetan: “Residencia de lamias era la laguna o pozo nombrado Pozoilluna, en el sitio de Machichaco, del mismo Bermeo; laguna en cuyo líquido disponían las lamias de un modo de casa o palacio encantado, sembrado de riquezas y sorpresas mágicas”.
J.M. Barandiaranek jasotako kondairan potzua zelan sortu zen esaten da: “En el lugar que ocupa actualmente el estanque llamado Pozubeltz, cerca de Bermeo, entre Matxitxako y Arballu araba la tierra en día de fiesta un labrador, el cual fue luego tragado por la tierra juntamente con su pareja de vacas y arado, formándose allí el pozo que aún existe”.
Aipagarria da, J.E. Delmasek XIX. mendearen amaieran idatzi zuen tesua: “Al pie del cono de Aznabárre se descubre un pequeño lago, bellísimo por su perfecta forma elíptica u ovalada, cuya aparición sorprende al que lo vé por primera vez. Sus dimensiones, por el arco mayor, pueden calcularse de 200 metros, y de más de 100 por su eje, ignorándose la profundidad porque nadie la ha medido, ni intentándolo siquiera, por carecer de medios en aquellas altitudes”.
Amaitzeko, Labayruk Bizkaiko laku aipagarri bakartzat hartzen du ‘pozuilluneko’ hau: “No hay en Vizcaya  ningún lago de consideración salvo el que se halla en el cono de Arnabarre a más de 300 m.”.

POSOILLUNE LEKU MAGIKOA
Deskribapen askotan Posoilluneren leku magiko lez agertzen da. Hala Gaubecak 1976an deskribatzen du: “Narra la leyenda que era el baserritarra de las cercanías de Obizarreta, que en un atardecer confiado en el plenilunio, por error se metió con su carro cargado de Azpigarri en uno de los pozos y después de varios días apareció en las crestas del montículo de Ogoño”.
Goikoetxeak 1968an idatzi zuen: “Cuenta la leyenda que cierto aldeano, recogiendo helechos para su caserío cerca de estos lugares, sin darse cuenta se le hizo de noche. Atemorizóse al percatarse de ello y, apurado, se dispuso al regreso, para lo cual emprendió la retirada con su carro y pareja de vascas. La luna llena de aquella noche se le apareció risueña y confundiéndole con su resplandor el camino, le condujo, sin darse cuenta, a Oxin-illuna, entrando en sus aguas y tragándole juntamente con todo el aparato de carro, pareja de ganado y cargamento de helechos. Nunca más se supo de él, pero la gente observadora nos muestra en las manchas de la luna, en su plenitud de llena, las siluetas de carro, vacas y aldeano desaparecido, cual vemos en algunas veletas caprichosas”.
Beste historialari batzuek antzeko narrazioak idatzi dituzte. Hala, Barandiaranek jaso zuena “Toruen ama” izeneko susko zezena leku Posoillunean  agertu zela kontatuz; edo, Delmasek idatzi zuen beste testu bat ”lamiñek” bertan bizi zirela esanez. Amaitzeko, Zabala bermeotarrak ere lamiñei buruz idatzi zuen: “residencias de otras lamias era la laguna o pozo nombrado Pozo-illuna, en el sitio de Machichaco, del mismo Bermeo; laguna en cuyo líquido disponían las lamias a modo de casa o palacio encantado, sembrado de riquezas y sorpresas mágicas”.

ZER GERTATU ZEN LEKU HONEKIN?
1980an, Gas planta eraikitzean beste obra batzuk ere egin zituzten. Honen ondorioz, Lantegiaren sarreran zegoen ur-putzua ‘Talaijjeko posue’ bete egin zuten eta aparkaleku bihurtu zuten. Gas planta berri horrek ere ura behar zuen, eta, hala, laster konturatu ziren Arballu mendiaren tontorrean zegoen lakua ‘Posoillune’ ur biltegi gisa balio zezakeela. Horrela, hondeamakina batzuen lan azkarrarekin eta enpresa pribatu baten beharrei erantzunez, euskaldunon mundu mitologikoko aintzira bat desagerrarazi zuten.

Argazkiak: Posoilluneren eta 'Tallaijjeko posue'ren argazkiak (suntsitu aurretik eta ondoren)

Iturria: Etnografia de Bermeo. Leyendas, cuentos y supersticiones (189-202 orr.)

***Gustatu bazaizue kontutxu hau, badakizue... klikatu eta partekatu!

(Irakurtzeko denbora: 2’51’’)









Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

¿CUÁNTO SABÉIS SOBRE SAN JUAN DE GAZTELUGATXE? 13 PREGUNTAS CON RESPUESTAS

LA PLATAFORMA 'GAVIOTA': UNA BREVE HISTORIA

BOU BIZKAIA: MÁS QUE UN NOMBRE